Dimentsio handiko proiektua da martxan jarriko dena, eta zahartze-prozesua arlo eta ikuspegi askotatik landuko duena. Helburua da, adinekoek euren ingurunean hobeto bizitzea eta garatzea.
Baina Matia Gunea gizarte guztira ere iritsiko da, zientzian eta ekonomian jardungo duen sektore berria eratzea ekarriko du, berrikuntza maila guztietara bultzatuz.
