Polo Matia de Innovación en Envejecimiento
cuadroejes
 

HELBURUA
  • Diziplina anitzeko ezagutza sortzea, betiere, zahartze-prozesuak dakartzan aldaketei buruzkoa.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Elkarlanerako sare indartsua sortzea, bai Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluarekin (CSIC), bai National Institute of Aging-NIArekin (Zahartzearen Institutu Nazionalarekin). Ondorioz, nazio eta nazioarteko erreferentzia izango da ezagutza sortzen luzetarako metodologiaren bidez.
  • Sortutako ezagutza proiektuaren gainerako ardatzetara transmititzea, denen garapena bultzatzeko (I, II, III eta IV ardatzak) eta gizarteratzeko (V eta VI ardatzak).
  • Bioteknologiako enpresei informazioa ematea, hain zuzen ere, zahartzearen eta gaixotasunen datu epidemiologikoak eta demografikoak (dementziak, Alzheimer-a). Horrezaz gain, adinekoei lotutako gastu soziosanitarioen eta ekonomikoen datuak ere ematea.



HELBURUA
  • Zahartze aktiboan eta osasuntsuan oinarritutako zahartze-prozesuaren ezagutza sortzea; ondoren, praktikan jarri eta baliozkotu, gizarte-berrikuntzarako proiektuaren bitartez.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Jardunbidearen emaitzak honelakoak izango dira: 65 urtetik gorakoen ongizatea, gogobetetasuna eta autonomia hobetzea.
  • Dependentzia-egoerak aurreikustea eta atzeratzea. (Erikortasuna ulertzea).
  • Kohesio soziala handitzea, ondorioz, bestelako onurak lortuko direlako: elkarteak sortzea, gizarte-ekimena, etab.
  • Herritarren balioak aberastea, batez ere, elkartasunezkoak, etikoak, kulturalak, etab.
  • Adinekoen parte-hartzea eta gizarte-produktibitatea gehitzea.
  • Adinekoen osasuna hobetu eta osasun-gastua arrazionalizatzea.
  • Dependentzia gutxitu eta atzeratu eta gizarte-gastua arrazionalizatzea.
  • Donostia nazioarteko erreferentziarik kualifikatuena izatea gogobeteko zahartzean.



HELBURUA
  • Ahal denik eta jarduera-lerro gehien abiatzea zahartzearen inguruko osasun fisikoa eta psikikoa aurreikusi, atzeratu, konpentsatu eta errehabilitatzea hobetzeko.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Dependentzia-egoerak sortzen dituzten prozesuak eta egoerak konpentsatzeko eskuhartze egokiak hobeto ezagutzea.
  • Arretarako, osatzeko eta konpentsazioko teknika eta prozedura berritzaileak eta aurreratuak lortzea, geriatrian, gerontologian eta arlo soziosanitarioan.
  • Adituak eta espezialistak prestatzea diziplina askotan.
  • Bost urte barru, MATIA izatea nazioarteko erreferentziarik kualifikatuena zahartzeari lotutako arazo soziosanitarioen arretan eta diagnostikoan.
  • Adinekoen gaixotasun neurodegeneratiboen eta kronikoen diagnosi-metodo berriak sortzea (genetikoa eta fisiopatologikoa).



HELBURUA
  • Arreta soziosanitarioko zerbitzuak berriztea. Horretarako, egungo zerbitzuak hobetu eta zerbitzu berritzaileak sortu.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Arretarako eta kudeaketarako eredu eta zerbitzu bikainak sortzea arlo soziosanitarioan, etengabe eboluzionatzen doazenak.
  • Zerbitzu berriak gizarteratzea, arlo soziosanitarioan balio erantsi gehiago eta eraginkorragoa dutenak.
  • Jardunbide egokiak sortzea, gerontologia arloan eragin biderkatzailea dutenak.
  • Aurreko emaitzen ondorioz, MATIA izatea Europako erreferentzia kualifikatua arreta-zerbitzu gerontologikoetan, eta Gipuzkoa izatea estaldura soziosanitarorik kualifikatuena duen lurraldea.




HELBURUA
  • Proiektuak lantzea dependentzia-egoeretan daudenek autonomia handiagoa izateko, ondasun eta zerbitzu guztietara heltzeko eta aukerak zein asmoak gauzatzeko.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Produktu eta zerbitzu berriak sortzea, betiere, adinekoen merkatu berriari eta potentzialari begira diseinatutakoak eta egokitutakoak, euren beharrak, gustuak, eta espektatibak kontuan izanda.
  • Irisgarritasun unibertsala bideratzea, gizartean inguru bideratzaileak jarrita.



HELBURUA
  • Produktuak eta zerbitzuak sustatzeko ekimen ugari martxan jartzea, batetik, ahal denik eta adineko gehiagoarengana ailegatzeko eta, bestetik, jarduera berria sortzean eta enpresak sustatzean eraginik handiena izateko.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Aukerak zein diren eta aukerak ustiatzeko erreferentea eta laguntzailea izatea adinekoen eta zahartzearen arloan.
  • Enpresa-ekimenak sortzea produktuak eta zerbitzuak ustiatzeko, bai hemengoak, bai nazioartekoak.
  • Ekimenen ondorioz, enplegu egonkorra sortzea, eta gaur egungoa gehitzea.


HELBURUA
  • Gunean sortutako ezagutza gizarteratzea eta ahal denik eta eraginik eta hedatzerik handiena lortzea era askotako jarduera-lerroen bitartez.
ITXARONDAKO EMAITZAK
  • Estatuan aitorpena lortzea, bai arlo publikoan, bai pribatuan, erreferentea izango delako espezialistak prestatzen eta akreditatzen gerontologian, geriatrian eta arreta soziosanitarioan.
  • Zuzenean parte hartzea estatuko eta nazioarteko organo nagusietan, zahartzearen ezagutza eta informazioa bideratzen dutenetan (CSIC, IMSERSO, OMS, …).
  • Zahartze arloan Herri Administrazioen aholkularia izatea (toki-administrazioan, Estatukoan eta nazioartekoan). Elkarlana sustatzeko irizpideak eta ikerketak landuko ditugu, euren politikak eta programak hobeto zehazteko eta jarduerak antolatzeko eta garatzeko, batez ere, kontuan izanda arloarekin zerikusia duten legeak martxan daudela.
  • Garatzeko bidean dauden herrialdeen laguntza-gunea izatea, batez ere, Asian eta Iberoamerikan, zahartzearen eta arreta soziosanitarioaren alorra garatzeko.
  • Zahartzeari buruzko sentsibilizazio baikorra gizarteratzea.


©MATIA ZAHARTZAROKO BERRIKUNTZA GUNEA