Polo Matia de Innovación en Envejecimiento

LEGE-OHARRA

Matia Fundazioak Informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean (uztailaren 11koa) eta Izaera pertsonaleko datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritako baldintzak betetzen ditu. Hori dela-eta, lege-ohar hau egin du.

www.polomatia.net web orrian nabigatzeko, lege-ohar honetan jasotako baldintzak onartu behar dira. Baldintza horiek aldian behin eta aurrez ohartarazi gabe egunera daitezke. Jakintzat ematen da www.polomatia.net web orrian nabigatzen duten erabiltzaileek baldintza horiek ondo ulertzen dituztela eta berariaz onartzen dituztela.

Matia Fundazioak beretzat gordetzen du www.polomatia.net web orrian egokitzat hartzen dituen aldaketak aurrez jakinarazi gabe egiteko eskubidea. Edukiak eta ematen diren zerbitzuak kendu edo gehi ditzake, bai eta eduki eta zerbitzu horiek aurkezteko modua eta haien kokapena ere.

INFORMAZIO OROKORRA
Jose MATIA Calvo Fundazioa
Pinu bidea 35
20.018 Donostia
Tel.: 943 317 100
Fax: 943 312 701
e-mail: polomatia@polomatia.net
Domeinua Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan erregistratuta dago, Nº G-16, IFK: G-20053583

MATIA
INGEMA
©MATIA ZAHARTZAROKO BERRIKUNTZA GUNEA