Matia Berrikuntza Gune berria Lugaritzen dago, Donostian, eta 38.000m2 ditu proiektua gauzatzeko.
Guneak hurbil ditu EHUko Unibertsitatearen Campusa, Ibaetakoa, eta Miramongo Teknologia Parkea. Izan ere, Parkeko kide da, loturak eta sinergiak garatu ahal izateko.
Lau eraikinek gorpuztuko dute proiektua: Bermingham, Iza, Rezola eta INGEMA izenekoak.
- INGEMA: Gunearen ezagutzaren eraikin-ikurra da. Oraindik, eraikitzeko dago eta 13.500 m2ko lur-zatian egingo da, Donostiako Udalak proiektua gauzatzeko lagatako lur-zatian. Aldamenean, MATIAren eraikinak eta lur-zatia ditu.
- BERMINGHAN: MATIAren eraikin nagusia da. 12.600 m2 ditu eta baita zerbitzu ugari ere (geriatria-zerbitzua...). Eraikina goitik behera ari dira berritzen. Berritze-lanak 2005eko urrian hasi ziren, eta 2009ko apirilerako nahi dira bukatu.
- IZA: Eraikin berria, 2005eko ekainean zabaldutakoa. 4.150 m2 ditu eta zerbitzu sozio-sanitarioak garatzen eta ikertzen ditu, adibidez, ezintasun larria eta buruko gaixotasun kronikoa.
- REZOLA: Eraikin historikoa da, MATIA bertan sortu baitzen. 1999an berriztu egin zuten, eta gaur egun ere berritze-lanetan ari dira. Lanak 2008ko abenduan bukatuko dira eta, ordurako, eraikinak 5.610m2 izango ditu. Gerontologia arloko nazioarteko Berrikuntza Zentroa nahi du izan.