Matia Zahartzaroko Berrikuntza Guneak Donostia Adineko Pertsonen Hiri Lagunkoien Mundu Sarean sartzeko ekimena bultzatu du aurreneko proiektu gisa. |
|
Duela gutxi aurkeztutako Matia Zahartzaroko Berrikuntza Guneak bultzatu du Donostia Adineko Pertsonen Hiri Lagunkoien Mundu Sarean sartzeko ekimena. Izan ere, Matia Gunearen ikerlanen ardatz nagusietako bat “zahartze osasungarri eta gogobetegarria garatu eta sustatzea” da. Matia Gunearen eginkizuna zahartzearekin zerikusia duten eremu guztietako ezagutza sortzea da, zahartze aktibo eta osasungarriaren paradigmatik abiatuta. Modu honetan, hiriaren egiturak eta zerbitzuak berregituratzen dituzte herritarren behar eta gaitasunetarako irisgarriak izan daitezen, eta haien parte hartzea sustatzen dute. |
|
|
|
![]() |