PRIBATUTASUN-POLITIKA
Matia Fundazioak datu pertsonalak babesten ditu, Izaera pertsonaleko datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) eta Izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien araudia onartzen duen 994/1999 Errege Dekretuan (ekainaren 11koa) ezarritakoa betez.
Izaera pertsonaleko datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoa (abenduaren 13koa) betez, www.polomatia.net web orrian ematen dituzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugula jakinarazten dizugu, eta Matia Fundazioaren jabetzako fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori Matia Fundazioan dago (Pinu bidea 35, 20.009 PK, Donostia, Gipuzkoa) eta behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).Web gunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak emateko soilik erabiliko dira zure datu pertsonalak, bai eta informazioa eta Fundazioaren jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko ere, baldin eta horrelakorik eskatu baduzu.
Halaber, jakinarazi nahi dizugu, Izaera pertsonaleko datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) aurreikusitakoari jarraituz, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta datuen aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula. Horretarako, gutun baten bidez adierazi beharko duzu. Gutuna eta zure NANaren fotokopia bat bidali behar dituzu helbide honetara: Matia Fundazioa, Pinu bidea 35, 20018 PK, Donostia, Gipuzkoa.
Matia Fundazioak ez ditu zure datu pertsonalak salduko, ezta alokatu eta hirugarren pertsonen eskura jarriko ere.
Erabiltzaileak bermatzen du egiazko datu pertsonalak eman dituela, eta bere gain hartuko da datu pertsonalen aldaketa ororen berri ematea. www.polomatia.net web orriko formularioetan hirugarrenen datu pertsonalak eman nahi izanez gero, erabiltzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko dizkie lege-ohar honetan jasotako baldintzak.
Erabiltzaileak formularioetan datu faltsu, zehaztugabe, osatugabe edo eguneratu gabeak emanez gero, Matia Fundazioari edo edozein hirugarren pertsonari sortutako kalte guztien erantzule bakarra izango da.